Basque songbook

Original title
KRISTAU ONAK BEAR LUKE
Standardized text
KRISTAU ONAK BEHAR LUKE
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BETELU
Compiler
LARRAINZAR, P. VICTORIANO DE, TRANS.

Original text

1. Kristau onak bear luke
Iande egunean pensatu,
Aste guzian zenbat aldiz
Eiten duen bekatu.

2. Pekatuak konfesatu eta
Barkamendua eskatu;
Barkamendua eskatu eta
Urrikimendu guardatu.

3. Kristau on bat iltzen denean
Egiten da parte bi:
Gorputz ura enterratu eta
Gero lurrez estali.

4. Arima gaixoa parabisuko
Atarira bakarrik
(Ixilik) eta tritarik
Nora doayen eztaki.

5. Gure Jauna ateretzen zayo
Piedadez beterik:
-Arima gaixoa, zer dakardazu
Zeurekilan mundutik?

6.-Umildadea, karidadea,
Nik ez dakart besterik.
-Aingerutxoak, ar dezazie
Arima gaixoa eskutik;
Parabisuan para zazie
Beste guzien aurretik."