Basque songbook

Original title
MARIAREN OIÑAZE ANDIAZ
Standardized text
MARIAREN OINAZE HANDIAZ
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
NAVARRA
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Mariaren dolore andiaz akorda gaitean egiaz.
Gurutzearen oñean zutik dago negarrez urturik.
Damu det, Jauna, biotz guzitik,
zaduzkat bada ofenditurik.

II.Ezpata zorrotz bizia, Simeonen profezia,
eriotzerañokoa zan: pensa Mariaren anima santa.

III.Agertzen diozka Profetak pasio santuko penak,
neke gogorrak dira zurekin, Ama maitea, galdu ez nadin.

IV.Jaungoikoaren Ama zerade, jaiotzan dolore gabe;
ta pekatarien Ama izaiteko zenbat ziñan zu iragotzeko.

V.Neke tormentu penen artean aflijiturik zeundenean,
diszipulu Juan maitearekin, gure Ama zinaden zu egin.

VI.Zure penak partitu balitz gure guzion artean naiz,
ilko giñaden beste min gabe: ala ere zu bizi zerade.

VII.Beste martiri guzien penak biguintzen ditu amorioak,
Mariarenak samintzen dira amorioaren neurria.

VIII.Pekatari errukigarria, eskatzen ezpadet grazia;
damu det, Jauna, biotz guzitik zaduzkat bada ofenditurik.

IX.Gure erriko onra guztia zu zera Birjina Maria,
guztiok zere soledadean artu gaitzazu or mantupean."