La inquebrantable fidelidad a lo real. Novela y guerra en Cataluña

Gerra kontaketaren benetako poetika bat dago, gerra zibilean Kataluniako erakundeek sustatu zutena. Kataluniako gerra kontakizun nagusiek, Calders, Artís-Gener edo Sales-ek ondurikoek, gerra bizipenen eguneroko ikuspegia erakusten dute, gehienean fronteko soldaduen bizitzan nabarmen murgiltzen direlarik. Aldarrikapen ideologikoak baino areago, gerra errealitate baten deskripzioa aurkituko du irakurleak, idealizazio edo mitifikazio artistikoetatik guztiz urrun.