Bernardo Atxaga y el "caso Echevarría". Conflictos, tabúes e intereses económicos

Atxagaren <em>El hijo del acordeonista</em> eleberrian gai gatazkatsuak erabiltzen dira, hala nola gerra zibila, frankismoa, euskal borroka armatua eta horiei dagozkien memoriak. Hala izanik, literatura kritika gogorra piztu zuen eta horrek, bere aldetik, erreakzioak ekarri zituen, "Echevarría kasua" deiturikoa eraginez. Artikuluan hainbat gai analizatzen dira: eleberrian memoria tratatzeko erak, litezkeen zuzentasun politikorik gabeko kontuak, identitate gatazkak eta literaturaren, literatura kritikaren eta interes ekonomikoen arteko harremanak.>