EI-ren Monografiak
Euskonews & Media. Gernikako Estatutoaren 20. Urteurrena = 20º Aniversario del Estatuto de Gernika
Egileak: Castells, Jose Manuel... [et al.]
- Argitalpen urtea:
- 2000
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- ISSN:
- 1139-3629
Laburpena
Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuen erreferendumaren 20. urteurrena ospatzea helburu duen argitalpen honetan, nabarmendu egin dira arautegi hartako gai nagusiak. Ildo horretatik, hitzaurre bikaina dugu Pedro Luis Uriarteri eginiko elkarrizketa, bera izan baitzen lehen kontzertu ekonomikoaren negoziatzaile hauta, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua ere. Azpimarragarria da txostengileen nortasun akademiko nabarmen-ospetsua, hala Euskal Herriko Unibertsitatekoak nola Deustukoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikokoak. Txostenotan funtsezko gaiak aztertzen dira, hala nola Estatutuaren eta Konstituzioaren arteko lotura, Nafarroako Foru Erkidegoarekiko ahaidegoa, edo estatutuen exijentziak ikerketaren alorrean, adibide esanguratsu batzuk aipatzeagatik. Labur esanik, Euskal Autonomia Erkidegoaren oinarrizko erakunde-arauari buruzko iritzi multzo bat, gaian adituak direnen eskutik.