Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Azpilcueta. Cuadernos de Derecho

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.

Lehenengo "Cuadernos de Sección. Derecho" agerkaria 1984an argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen hamar aleak (1984-1995). Hamaikagarrenetik aurrera (1998), izenburua aldatu zuen: Azpilcueta. Cuadernos de Derecho.

2010tik, Azpilcueta. Cuadernos de Derecho aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.

 

Originalak aurkezteko arauak

Buscador

Bilaketa aurreratua