¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica?
Bazen behin Mendaur izeneko umetxo bat. Herri zoragarri bateko baserrian jaio zen. Umetxoak inguruko naturaren laztanak jasotzen zituen eta azkar eta erne hazten ari zen. Umea hazi ahala bi mintzo esnatu zitzaizkion bere baitan, mintzo gorria eta mintzo urdina. Mintzoek lotan ematen zuten denbora gehiena baina une larrietan ernatu egiten ziren eta umeari mintzatzen zitzaizkion zereginak agintzeko. Umeak normaltzat zituen bere baitan izaten ziren mintzoen arteko eztabaidak. Berarekin batera haziak ziren eta gizatasunaren ezaugarritzat zuen mintzoen izatea. Berak nabaritua zuen zerbait garrantzitsu egin behar zuenean mintzoek gogor hitz egiten ziotela, eta, gainera, haien artean eztabaidatu egiten zutela. Sesioa zenbat eta luzeagoa, orduan eta nekagarriagoa izaten zen bere baitako hitz aspertu hura eta desatsegina bilakatzen zitzaion.
