Chansonnier basque
- Titre original
- SORTHU NAIZ IPHARREAN
- Texte standardisé
- SORTU NAIZ IPARREAN
- Chansonnier
- Cancionero Vasco
- Année de publication
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Lieu de publication
- DONOSTIA
- Lieu de compilation
- SARA
- Compilateur
TEXTE ORIGINAL
1. Sorthu naiz ipharrean, udaren hastean,Uso umeen bakarra, ohatze batean.
Ait'amek naute hazi, ait'amek naute hazi lumatu artean,
Zoriona gozatuz hiruek batean.
2. Mundurat agertzean biluzia nitzen;
Amattok egalpean ninduen berotzen.
Azkurriaren biltzen, azkurriaren biltzen aita zen ibiltzen.
Nork erran nitikian zenbat gosta naizen!
3.-Zure egalak aski luzatu orduko,
Hosto eror denbora zaiku etorriko;
Ipharretik hegoera, ipharretik egoera zaiku ethorriko;
Nik lagunduz bidian etzare galduko.
4. Iruzkia zenean sartzera aphaldu,
Ihiztariak zuen sarea zabaldu.
Ez da behar itsua, ez da behar itsua gidaritzat hartu,
Ez bertzen erranari sobera fidatu.
5. Zenbat uso oinezko, egalik gabeko,
Ihiztariak ahier hetaz jabetzeko!
Kasu egin dezaten, kasu egin dezaten, enaiz ixilduko:
Bertzela saretara tuztela bilduko."
