Cancionero vasco

Título original
SORTHU NAIZ IPHARREAN
Texto normalizado
SORTU NAIZ IPARREAN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador

TEXTO ORIGINAL

1. Sorthu naiz ipharrean, udaren hastean,
Uso umeen bakarra, ohatze batean.
Ait'amek naute hazi, ait'amek naute hazi lumatu artean,
Zoriona gozatuz hiruek batean.

2. Mundurat agertzean biluzia nitzen;
Amattok egalpean ninduen berotzen.
Azkurriaren biltzen, azkurriaren biltzen aita zen ibiltzen.
Nork erran nitikian zenbat gosta naizen!

3.-Zure egalak aski luzatu orduko,
Hosto eror denbora zaiku etorriko;
Ipharretik hegoera, ipharretik egoera zaiku ethorriko;
Nik lagunduz bidian etzare galduko.

4. Iruzkia zenean sartzera aphaldu,
Ihiztariak zuen sarea zabaldu.
Ez da behar itsua, ez da behar itsua gidaritzat hartu,
Ez bertzen erranari sobera fidatu.

5. Zenbat uso oinezko, egalik gabeko,
Ihiztariak ahier hetaz jabetzeko!
Kasu egin dezaten, kasu egin dezaten, enaiz ixilduko:
Bertzela saretara tuztela bilduko."