Chansonnier basque

Titre original
XARMAGARRIA ZIRA
Texte standardisé
XARMAGARRIA ZARA
Chansonnier
Cancionero Vasco
Année de publication
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lieu de publication
DONOSTIA
Lieu de compilation
Compilateur
AITA DONOSTIA

TEXTE ORIGINAL

1. Ene bihotzak eztu gaurik ez egunik,
Nigar ithurrietan ixurtzen ez denik.
Xangrin handitan dela maitia yakinik,
Sabelaren barnean hexurrak eginik.

2.-Xarmagarria zira eder eta gazte.
Ene bihotzak eztu zu baizikan maite.
Bertze zenbait bezala balin banintz libre,
Zurekin ezkontzeaz dudarik ez nuke.

3.-Yauna, zer mintzo zira gisa hortan niri?
Zeren zure arropari etzayon komeni.
Zure ganik enpaxu gertha banindadi,
Adios erran nio ene herriari.

4.-Maitea, pharti zaite, plazer duzunean,
Nehork ikusi gabe ilhunabarrean.
Lagun bat emanen daitzut yoaiteko bidean;
Hark ezarriko zaitu trankil bihotzean.

5.-Betteren zamaria, erradak egia,
Norat eraman duyan ene gelaria.
-Xuberoa behera, aitzin kargatua.
Etxera yinen zitzu, sabela hustua.

6. Parisetik yin duzu bisitaz barbera,
Nondik sofritzen duen mintza dadin bera.
Barberak eriari gaitz handitan dela;
Eritu den lekhutik sendaturen dela.

7. Eriak barberari bisitaz milesker,
Segeret izaiteaz egiteko plazer;
Eta sendarazteaz ahal bezen laster,
Aphez Yaunari baizik erran gabe bertzer.

8. Barberak eriari:-Gaixo Serafina,
Gaitz horrek badikezu denbora yakina.
Bederatzi hilabete du bere adina.
Orduan yoanen zaitzu sabeleko mina."