2021eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak
Sariak
2021/07/12
Zabalik dago 2021eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak onartzeko epea. Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.
Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizune Musika sariak
Sariak
2021/07/04
Joan den uztailaren 3an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak, Eusko Ikaskuntza-Donibane Lohizune Musika sariak lehen aldikotz banatu zituzten.
Agustín Azkarate, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2021
Sariak
2021/04/29
Gazteei zuzendutako deialdian, Ane Zulaikaren “Emakumeak Blai” proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2021 Sarietarako deialdia zabalik
Sariak
2021/02/05
Martxoaren 28an bukatuko da Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloetako curriculumak onartzeko epea, baita gazteentzako sormen edo ikerketa proiektuak aurkezteko epea ere.
Biarritz - Eusko Ikaskuntza dirulaguntzak 2021
Sariak
2021/01/20
Urtero lez, Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko herriko etxeak ikerkuntzarako dirulaguntzen deialdia ireki dute. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte irekita dago.
Mikel Mancisidorrek, Joana Otxoa de Alaizak eta Alexander Gurrutxagak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2020 saria jaso dute
Sariak
2020/11/04
Mancisidorrek Giza Eskubideak sustatzen egindako lanagatik jaso du aitorpena, Otxoa de Alaizak eta Gurrutxagak berriz Xabier Leteren inguruko proiektu batengatik eskuratu dute Gazte Saria.
Jose Ramon Etxebarria, Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria
Sariak
2020/10/16
Ingeniaria formakuntzaz, ekarpen nabarmena egin du euskararen normalizazioan zientzietako goi-mailako hezkuntzan. Etxebarriak euskara irakaskuntzan eta unibertsitateko ikerketan sartzea ahalbidetu du, eta euskal komunitate zientifikoaren erabilera komunerako terminologia ezartzen lagundu du.
Manuel Lekuona Saria: aukeratu irabazlea
Sariak
2020/09/28
Irailaren 28tik urriaren 4ra arte aukeratu daiteke Manuel Lekuona 2020 Sariaren irabazlea.
2020ko Manuel Lekuona Sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabalik
Sariak
2020/06/28
Irailaren 6ra arte zabalik egongo da epea. Sariak Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari (opera omnia) aitorpena egiten dio.
Mikel Mancisidor, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria
Sariak
2020/05/08
Giza Eskubideen arloan duen proiekzioa nabarmendu da. Gazteei zuzendutako deialdian, Alexander Gurrutxaga eta Joana Otxoa de Alaizaren “Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren obraren berrirakurketa bat” proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza- Laboral Kutxa Gazte Saria.
Emaitzak: 71-tik 80-ra, guztira: 184.