Udalak programa: 2019ko katalogoa
Berri korporatiboak
2019/04/08
Eusko Ikaskuntzak, 90. hamarkadan hasitako bideari jarraikiz, udalen sarea sendotzen jarraitzen du harreman estu eta iraunkorren bitartez. Aurtengo katalogoan elkarlanerako aukera ezberdinak ikusgai daude.
e-Learning irisgarria: mugaz gaindiko egitasmoa
Berri korporatiboak
2019/04/07
Ekimen hau sustatzen duten erakundeek online prestakuntza (Asmoz Fundazioa), gizarte-teknologia (Antic eta APTES) eta irisgarritasun unibertsala (Calícrates) lantzen dituzte.
Eusko Ikaskuntza Korrikan
Berri korporatiboak
2019/04/04
Euskararen aldeko konpromisoa berresten du erakundeak 21. Korrikan parte hartuz. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Eusko Ikaskuntza Baionan eta Gasteizen izango da lekukoa eramaten apirilaren 7an eta 14an.
Eusko Ikaskuntza Iparralderen Biltzar Nagusia
Berri korporatiboak
2019/04/03
Eusko Ikaskuntza Iparralde elkartearen Biltzar Nagusia martxoaren 30ean burutu zen Donibane Lohitzuneko Herriko Etxean.
Eusko Ikaskuntzaren 2019-2021 epealdiko lehentasunak
Berri korporatiboak
2019/04/01
Eusko Ikaskuntzaren egitekoa da herri garapenerako ikuspegi orokorra eta arnas luzekoa lantzea, politika publikoen eta gizarte beharren mesedetan. Horrela definitu zuen Mendeurreneko kongresuan eta, behin prozesua amaituta, 2019-2021 urte bitartean hiru konpromisoren bueltan antolatuko du bere jarduna.
José Miguel de Barandiaran Fundazioaren urteko lehen patronatu bilera
Berri korporatiboak
2019/04/01
Eusko Jaurlaritzan egin zuen urteko lehen patronatu bilera pasa den martxoaren 21ean José Miguel de Barandiaran Fundazioak. Mikel Aizpuru, EAEko Kultura Ondarearen zuzendariaren harrera ostean, besteak beste, 2018ko kontuak onartu zituzten patronatu kideek eta 2019ko aurrekontuari ere argi berdea eman zioten aho batez.
Eusko Ikaskuntzaren 100 urteak Beasainen
Berri korporatiboak
2019/03/20
Lemniskata zientzia kultura sustatzeko elkarteak antolatzen duen ‘Made in Goierri’ zikloaren baitan, martxoaren 15ean, Beasaingo udaletxeko pleno aretoan, Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren ehun urteei buruzko hitzaldia eman zuen.
Barandiaran eta Europa
Berri korporatiboak
2019/03/18
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren argitalpenen artean Eusko Folklore Urtekaria dago eta honekiko interesak Euskal Herriko mugak gainditzen ditu: Katalunia, Madril zein Londresetik jasotzen ditu eta-eskaerak, azkena British Museumetik.
"Euskaldunon Mendea, 1918-2018" liburuaren aurkezpena Baionan
Berri korporatiboak
2019/03/10
Martxoaren 9ean 10:30tan, Baionako Euskal Museoan, "Euskaldunon Mendea, 1918-2018 : Eusko Ikaskuntza 100 urte" liburuaren aurkezpena egin zen.
Antzerki emankizunak Donostia eta Gasteizen
Berri korporatiboak
2019/01/28
Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena dela eta produzitutako Hamaika Amaren Seme (Alaba) antzezlana Donostia eta Gasteizen taularatuko da.
Emaitzak: 261-tik 270-ra, guztira: 1825.