Cancionero vasco

Título original
ORAZIUAN EGON ZEN (Variante)
Texto normalizado
ORAZIOAN EGON ZEN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Oraziuan egon zen Yesus maitia're
Belauniko yarririk, humilki halare.
Erregien Errege izanikan ere,
Eriotzetik ezin eskapa hala inol'ere
Ait'Eternua-gana sumetitu gabe.

2. Sumetitu izan zen Aitaren aldera,
Gurutze krudel bati itzez kositzera:
Ene laguna, goazen etsaminatzera
Zein emanen gitazken gis'hortan hiltzera,
Hainbertze mespazio errazibitzera.

3. Hainbertze mespazio, gañera azote,
Izerdi hotz batekin flakatu zen arte;
Batere kulpa gabe horrenbertze kalte;
Oraino zerbeit gaizki egin baliote
Halere guzieri barkhatzen diote.

4. Arantzeko Korua, tunika zuria,
Erhotzat tratatzeko soiñera jantzia;
Minagria eta gorma zuen edaria;
Gostuz edan baitzuen nola iturria,
Zeren zuen guretzat amodio handia.

5. Gure Yesus maitia ari zaiku beti
Eskabela egiten goiti eta beiti;
Debalde da ibiltzia pen'hokin ihesi
Barkazio eskatu berari oneski,
Berak badaki ongi zer zaikun merezi."