Cancionero vasco

Título original
MARTIN ETXEBERRIREN (Variante)
Texto normalizado
MARTIN ETXEBERRIREN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
BAZTAN
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Martin Etxeberriren Altzibarrenian
Atiak jo nituen ongi illunean.
Bai eta ideki ere bondate onian;
Estimatu ninduen konde bat bezala. (bis)

2. Silla eseri eta afaldu nezala
Ondo konformaturik familian hala
Nagusia ta biek etzango ginela
Berari sartu nion petxotik puñala. (bis)

3. Alabak zuenian aita hala ikusi,
Ogetik saltatu zen herio ihesi
Aipeza biar zuela bertatik zen hasi (apeza)
Aizkora triste batez nion burua hautsi. (bis)

4. Ogei'ta bi urtheko neskatxa gaztia
Etzen bada lastima hala tratatzia
Aizkora triste batez burua haustia
Aisa merezi nuen bertan urkatzia. (bis)

5. Kalabozo batian bertsuen paratzen
Gosiak hil urrena, hotzak akabatzen,..
Ez da inbusteria, hala hari nintzen
Pasa baino errexago dirade kontatzen.
Anima difuntuak naute anparatzen.

6. Hamalau heriotze neure bakarrekin
Krudelidade hori odol hotzarekin
Konformaturik nago gure Jaunarekin
Pagatzen othe ditudan pixka banarekin
Bertze erremediorik eztago nerekin."