Josune Azurmendi Telleria / Jare Rodriguez Zabala

2026-03-24

Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko II. Programako proiektu hautatuak
 

Jare Rodriguez Zabalak eta Josune Azurmendi Telleriak Ikerketa Sustatzeko eta Laguntzeko II. Programako proiektu hautatuak aurkeztu dituzte kameren aurrean.

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko zortzi unibertsitaterekin lankidetzan sustatutako programaren hiru emakume irabazleetako bik beren ikerketen helburu eta arrazoiei, metodologiari eta aurreikusitako emaitzei buruz hitz egingo dute hil honetan Solasaldietan.

Jare Rodriguez Zabalak hedabideek euskal kulturaren proiekzio sozialean duten eraginean erreparatzen du, eta Josune Azurmendi Telleriak aisialdi euskaldun eta inklusiboa definitzeko erronketan.

Horrez gain, beren proiektuek ikerketan euskararen erabilerari eta euskal kulturaren biziberritzeari egiten dioten ekarpena baloratzen dute. Eta ikerketa-lanak orokorrean eta pertsonalki suposatzen duenari buruz ere hitz egiten dute.


Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

AURREKOAK

Feli Arrese-Igor Juanena / Jon Agirrezabala

 

Irakurri

Elena Casiriain Iturriria / Iñaki Zaldua Calleja

 

Irakurri

Miren Iñarga Echeverria / Jon Esnaola Agirre

 

Irakurri

Xabier Erize / Carlos Vilches

 

Irakurri