Schedule
Radio
Ingurugiroa errespetatzen duten jardunbideetara salto
- Date:
- 09/07/2020 14:30 - 15:00
- Location:
- Euskadi Irratia. Kultur Leihoa
Klima aldaketa, poluzioa eta zaborraren kudeaketa dira besteak beste gaur egun pil pilean ditugun gaiak; guztiak, beti ere, ingurugiroari loturikoak. Lur planeta da gure habitat naturala, baina ez da horren naturala bertan gaudelarik aurrera eramaten ditugun bizi-praktikak eta gure kontsumo ohiturak. Horiek horrela, Ihobe eta Eusko Ikaskuntzak elkar lanean 7 saioz osaturiko webinarra antolatu dute helburu batekin: eredu kontsumista batetik ingurugiroa errespetatzen duten jardunbideetara igarotzeko testuingurua sortzea.
Webinar saioetan izandako Izaskun Suberbiola eta Jon Zorrozuaren partaideen esperientziak eta iritziak jasoko dira irratsaioan.