Schedule
Radio
Askoren arteko oinarria, subiranotasun gatazkei konponbidea emateko
- Date:
- 12/07/2020 14:30 - 15:00
- Location:
- Euskadi Irratia. Kultur Leihoa
Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalanes-ek antolatutako “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” nazioarteko jardunaldien baitan aurkeztu dira Subiranotasun lurralde-gatazkak konpontzeko praktika onen kodea garatzeko oinarriak Euskal Herriko, Kataluniako eta Europako hogei bat erakunderekin lankidetzan.
Mario Zubiaga eta Zelai Nikolas proiektuko talde eragileko kideak eta nazioarte mailan lanean dabiltzan Francesco Palermoren eta Nicola McEwenen lekukotasunak bildu ditugu irratsaioan proiektuaren inguruko xehetasunak ezagutzeko.