Corporate news

06/13/2005

Topet-Etxahun

Pierre Topet-Etxahun (1786-1862) olerkari herrikoiaren gorazarretan Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak antolatu jardunaldia egin zen Barkoxen Maiatzaren 7an.

Bertako alkate Jean-Marc Barantholek ongi etorria egin eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakariorde Jean-Claude Larronde eta Jean-Michel Larrasqueteren aurkezpenaren ondoren, koblakariaren bizitza eta obra oroitarazi zituzten hiru txostengile mintzatu ziren. Goizean, Jean Haritschelharrek (Etxahunen poesia lana aztertzeari hamar urte eskainia), eta arratsaldean, Aurelia Arkotxak eta Jean-Louis Davantek jardun zuten.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp