Urteko Galdera

07/14/2015

Nola aldatu gaitu Internetek?

Hil honetan, Eusko Ikaskuntzak Euskonews aldizkariaren bidez planteatzen duen urteko galderari, ondarean aditu den batek eta bi soziologok erantzungo diote.

Nola aldatu gaitu Internetek?

Hiru erantzun berri jasotzen ditu Euskonewsen 699. zenbakiak , "Nola aldatu ditu Internetek gure prozesu kognitiboak?" galderarentzat. Oraingoan, honako hauek dira gonbidatuak: Josu Aramberri, I2BASQUEko koordinatzailea ("Internet eta Argazki-ondarea: irudiak, argiak eta itzalak") eta Francis Jauréguiberry ("Posible dugu (noizbehinka) komunikazio-teknologietatik deskonektatzea?") eta Xabier Barandiaran Irastorza soziologoak ("Komunikazioaren gizartea eta euskal herrigintza").

Hori horrela, erantzunak Urteko galdera gunean daude irakurri eta eztabaidagai izan daitezen, aurreko erantzunak ere. Javier Echeverría Ezponda filosofoa, Ibon Manterola Garate hizkuntzalaria, Joseba Abaitua hezitzailea, Joseba Achotegui psikiatra, Enrike Zelaia akordeoilari eta folklorista, Óscar Álvarez Gila historialaria eta Julia Otxoa poeta eta narratzailearen erantzunak.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp