Corporate news

11/01/2013

Kilometroak eta Nafarroa Oinez

Urrian zehar Euskal Herrian izan diren euskararen aldeko festetan parte hartu du Eusko Ikaskuntzak, bai Nafarroa Oinezen baita Kilometroak ikastolen festan ere.

Iragan den urriaren 8an Tolosako Kilometroak 2013ko irekiera ekitaldian Eusko Ikaskuntzako zuzendaria den Arrate Arin izan zen erakundearen ordezkari moduan. Ikastolen aldeko festa honi jarraituz, Nafarroako Tuteran urriaren 18an, Nafarroa Oinez ospatu zen Tuterako Argia ikastolarentzat dirua lortzeko xedez. Bertan Eusko Ikaskuntzaren izenean lehendakaria eta lurralde horretako lehendakari ordea den Iñaki Dorronsoro eta Asier Barandiaran hurrenez hurren izan ziren.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp