Corporate news

01/01/2009

Hurrengo lau urteetarako talde zuzendari berria hautatu zuen Batzar Nagusiak

La candidatura única,encabezada por el nuevo Presidente José M ? Muñoa, recibió el respaldo del 91,14 %de los votos emitidos

Abenduaren 26an, ostirala, hurrengo lau urteetarako talde zuzendari berria hautatzeko deituriko Eusko Ikaskuntzaren Ohiz kanpoko Batzar Nagusiak babesa eman zion Lehendakari gisa Jose Maria Muñoa Ganuza buru zuen baterako kandidaturari, zeinetan Lehendakariorde gisa Araban Federico Verastegui, Bizkaian Marta Ajuria,Gipuzkoan Teresa del Valle, Ipar Euskal Herrian Jean-Michel Larrasquet, Nafarroan Sixto Jimenez eta kanpoko Lehendariordetzan Maria Luz Arteche aurkezten ziren. Bozkatzeari ekin aurretik, Donostiako Miramar Jauregitik eta Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baionako egoitzekin bideokonferentzia bidez loturik, Jose Maria Muñoak bere iharduera programa azaldu zuen. "Gure ustez -esan zuen oraindik hautagai zenak-duela 90 urte Eusko Ikaskuntzaren eraketa eragin zuen sorrerako egitekoak indarrean jarraitzen du erabat. Euskal ikasketak sustatzearen bitartez Herrialdearen gizarte eta kultura premiak bideratzeko bokazioarekin sortu zen Elkartea, bertako komunitate kultural eta zientifikoa artikulatuz, planteamendu ireki eta integratzaile batetik eta,aldi berean, atxikitze ideologiko eta politikoetatik aske".

Beste helburu batzuen artean, berak adierazi zuenez "eremu kultural eta zientifikoan buruturiko lan egokia oinarri harturik, berriztaturiko egiturek emandako bultzada eta teknologia berrien aldeko apustu sendoa baliatuz, Elkartea euskal kulturari buruz munduan zehar argi positiboa proiektatuko duen argiontzia izan ahal izango da". Hartarako, Eusko Ikaskuntzak lanean jarraituko du "euskal kulturaren alde, berau termino zabaletan harturik, lan egiten duten pertsona eta erakundeak biltzearren".

Bozketan emandako botoen %91,14k berretsi zuten baterako kandidatura; txarteletako %2,60 aurkakoak izan ziren, eta %6,25 zuri. Behin emaitzak aldarrikaturik, Xabier Retegi,azken sei urteetako Lehendakariak eta Jose Maria Muñoak bat egin zuten besarkada batez,zeinak Eusko Ikaskuntzaren buruan erantzukizun gorenaren eskualdatzea sinbolizatu zuen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp