Herrialde batean errotutako elementuek eta gizarte-harremanak sortu dituzten proiektuek garrantzi handia izan dute eta dute nortasun-ezaugarriak eraikitzeko. Euskal nortasunaren kasuan, tradizioz heldu diren nortasun-elementuak daude, baina, aldi berean, identitate-elementu berriak sortzen eta barneratzen dira. Bizi dugun gizarte plural eta moderno honetan, areagotu eta/edo agertu berri diren joera globalen aurrean, euskal nortasunaren etorkizunaz galdetzera eraman gaituzte.
Hausnarketa honetatik sortu da Eusko Ikaskuntzak aurrera daraman proiektua, 'Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira: 2050 helburu'.
Patxi Juaristi Larrinaga proiektuaren zuzendari zientifikoarekin hitz egingo dugu, Soziologiako doktore eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzietako Departamentuko irakasle titularra da.