Corporate news

03/01/2007

Euskal nortasuna eta kultura: XXI. Mendea

Una investigación refleja, en toda su complejidad, el pensamiento y el sentimiento de la población de Euskal Herria respecto a su identidad y a su cultura. En palabras de Javier Retegui, se trata de "una herramienta extraordinaria para enfocar el futuro"

Zenbait urtez Eusko Ikaskuntza eta Euskal Kultur Erakundeko ikertzaile talde batek lan egin du Euskal Herriko lurraldeetako biztanleen ikuspuntutik euskal nortasuna eta kultura zer diren gaiaren inguruko diagnostikoa osatzen. Akitania-Euskadi Egitarauaren laguntza eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailaren Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzaren babes teknikoa jaso dituen ikerketa honen emaitzak komunikabideei jakinarazi zitzaizkien joan den otsailean, Donostian (5ean, argazkian), Iruñean (7an) eta Baionan (28an) egindako hiru prentsa aurrekoetan.

Eusko Ikaskuntzak liburuan eta CD-Romean argitaratu du Euskal Nortasuna eta Kultura XXI. Mendearen hasieran izenburuko ikerlan hau. Metodologia zorrotza erabiliz, ikerlan honek azterturiko lurralde guztiei buruzko emaitza zehatzak eskaintzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko hainbat azterketa konparatiborekin batera.

Kultura: akuilagarri bat

Ikerketa hau ez da saiatzen euskal nortasuna zer den edo zer ez den zehazten, baizik eta Euskal Herriko biztanleek euskal nortasunaz eta kulturaz pentsatzen dutena (bai beren burua euskalduntzat hartzen dutenek, bai eta halakotzat ez dutenek ere). XXI. mendean euskal gizarteak -nortasun konplexuz hornituriko eta elementu egituratzaile sendorik gabeko gizarte batek- aurre egin beharreko erronkak eta aukerak nabarmentzen ditu azterlan honek.

Euskal Kultura eta Nortasuna XXI. mendearen hasieran lanaren ondorioen artean, ondokoa esaten da: "Kultura akuilagarri eta pizgarri izan daiteke euskal nortasunarentzat eta gizartearentzat berarentzat. Kulturak oinarri eta bide berriak proposatzen ditu, eta horiei esker euskal gizarteak bere garapena mugatu duten dinamikak gaindi ditzake".

Topagune baterantz Prentsaren aurreko aurkezpenean, Javier Reteguik "funtsezko dokumentu" gisa definitu zuen ikerketa. "XXI. mendearen hasierako Euskal Herriaren egoera sakon ezagutzeko abiapuntutzat hartu zuen, eta "etorkizunari begira berebiziko tresna" zela esan zuen. Beste une batean, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak ondokoa adierazi zuen: "Euskaldunak balio guztiz handia duen ondarearen jabe gara: gure kultura. Aurrerabiderako eta kohesio sozialerako palanka, barnealdean; bai eta kanpoaldeari begira ere, gure burua nortasun eta balio propioekin proiektatzeko.

Horrela ikusirik, XXI. mendeko euskal nortasuna funtsean zerbait kulturala, dinamikoa eta integratzailea izan daiteke, eta izan behar du. Agian, euskaldun guztientzako topagunea, hain beharrezkoa duguna".

Metodología y contenido

Recogida de datos:

- 22 grupos de discusión y entrevistas personales - Encuestas a 3.822 personas - Análisis de contenidos publicados en Internet durante un año

Temas analizados:

- Territorio - Identidad - Lengua - Cultura vasca - Prácticas culturales - Vida asociativa

Responsables et auteurs

Erramun Baxok, Pantxoa Etxegoin, Terexa Lekunberri, Iñaki Martínez de Luna, Larraitz Mendizabal, Igor Ahedo, Xabier Itzaina, Roldán Jimeno

Share:
Facebook Twitter Whatsapp