Hauteskunde-egutegia
Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorrak Lehendakaritza eta lurraldeetako Lehendakariordetzak hautatzeko egutegiak onartu ditu. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea urriaren 26an bukatuko da, eta bozketa Ezohiko Batzar Nagusian egingo da, abenduaren 26an (1). Hauteskunde Batzordeko kideak honako hauek dira: Elkarteko Lehendakaria eta Idazkaria, batetik, eta José Manuel Castells, Begoña Gorospe eta Mikel Aranburu bazkideak, bestetik. Ordezkoak, berriz, Maite Lafourcade, Arantxa Ugartetxea eta Itziar Larrinaga dira.

Jarduerak izkaian
Azaroaren 27an urteko Bizkaiko Bazkideekin Batzarra egingo da Bilbon. Bestalde, Luis Alberto de Cuenca olerkari, itzultzaile eta saiakeragileak hitzaldi bat emango du hilabete horretan bertan. Aurtengo Bizkaia Forum zikloaren barrenean deituriko laugarren ekitaldia da hori; izan ere, Udalekin sinaturiko hitzarmenei dagozkien jarduerak aurten emendatu egin direla nabarmendu beharra dago, Jon ortazarrek Elkarteko Batzorde Iraunkorrarentzat burutu txostenean azaldu duenez.
