Corporate news

06/13/2005

Ekogastronomia Oñatin

Irailean Oñatin (Euskadi, Akitania eta Nafarroako bertako arrazen Erakusketa nazionalarekin eta Artzain Txakurren Nazioarteko 46. ekitaldiarekin batera), Euskal Herriko Bertako Arrazen 4. Jardunaldiak egingo dira, eta oraingoan ekogastronomia izango dute gai nagusi.

Ekogastronomia eta "Slow Food" mugimenduari buruzko hainbat txostenen bitartez egituratuko da mintegia. Joera horiek bertako produktuak berreskuratu, mantendu eta sustatzen laguntzen ari dira, kalitatearekin lotu, metodo tradizionalen bidez sortu eta bidezko merkataritzan oinarritzen baitira.

Orobat, ekitaldi bat eskainiko zaio Euskal Herriko sukaldaritzarekin zerikusia duen ekogastronomiari. Ekitaldi bakoitzaren amaieran mahai inguru bat zabalduko da aipaturiko gaiak eztabaidatzeko.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp