Corporate news

07/01/2007

EI-Baiona Sariak

*Urriaren 15a arte

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Sariak iragartzen dira, beste urte batez, dagozkien bi sailetan. Euskal Kultura Sari bikoitzak, alde batetik, berriki egindako obra zientifiko edo kultural baten egilea edo Baiona zein Iparraldeko edozein alderdiri buruzko doktore tesi baten egileari ezagutza adieraztea du helburu (2.500 euroz hornitua). Bestalde, Iparraldeko kultura edo zientziaren aldeko jardunbideagatik nabarmendu den pertsona bat omentzen da urtero. Bigarren modalitatea erreportaje edo bideo dokumentalen egileei zabalik dago: Baiona edo Ipar Euskal Herriari buruzko ikus-entzunezko onenak 1.250 euro jasoko ditu.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp