Corporate news

12/01/2013

DiKomA 2. fasean murgildurik. Esku-hartze parte-hartze dinamikak

Udalerri mailan hizkuntz ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntz komunitatearen sistema ahalmentzeko esku hartze proiektua da. Esku hartze proiektuaren lehen fasea uztailean amaitu eta orain sortutako teoriaren aplikazio faseari ekin zaio.

2012an hasi zen proiektu honen eragileak,? Eusko Ikaskuntza eta? Soziolinguistika Klusterra izan ziren, eta proiektuan bi eragile hauez gain? Elhuyar Aholkularitza, UEMA, Topagunea, Bermeo, Oñati, Zumaia eta Errenteriako udalak, UHEZI, eta beste hainbat aholkulari ere elkarlanean ari dira.

Uztailean amaitu zen DiKomA proiektuaren? lehen fasea. Lehen parte honen xede nagusiak bigarren fasean aplikatu beharreko teoria, edukiak eta? metodologiak?? finkatzea?? eta?? udalerri?? bakoitzaren?? izaeraren?? arabera egokitzea, udalerri bakoitzean interbentzio-subjektuak izan daitezkeen pertsona eta erakundeen sarea identifikatzea, eta udalerri bakoitzean identifikatutako ezaugarrien arabera interbentzio parte-hartzailearen diseinua eta norabidea definitzea izan ziren.

Uda ondoren DiKomA proiektua bigarren fasean murgildu da, esku-hartze parte-hartze dinamikak martxan jarri direlarik proiektuan parte hartzen duten Bermeo, Errenteria, Oñati eta Zumaiako udalerrietan. Prozesu parte-hartzaileen bidezko interbentzioak aktibatu nahi dira hizkuntzen ekologian oinarritutako diskurtsoa sozializatzeko eta horren bidez herritar eta gizarte-talde ezberdinek hizkuntza komunitate gisa osatzen duten sistema trinkotzen eta ahalmentzen laguntzeko.

Prozesu horretan ezinbestekoa da zenbait baliabide erabiltzea, edukiak ezagutarazteko eta esku-hartze prozesua bera dinamizatzeko. Eta hor kokatzen da "EkoLinguA" karta bidezko dinamizazio-jokoaren diseinua. EkoLinguA karta jokoan hizkuntza ekologiarekin zentzu zabalean eta diskurtsoaren ahalmentzearekin erlazionatutako oinarrizko kontzeptuak, argibideak, galdera edota erronkak jaso dira, eta dinamizatzaile batek erabiltzen ditu gidatutako joko antzeko batean 6-8 pertsonekin osatutako taldeetan, bertan elkartutakoek elkarrekintzan gai horietan jantzi, eztabaidatu eta pentsamendu kolektiboan sakondu dezaten. EkoLinguA karta jokoa "PlayDecide" motako materialaren egitura eta metodologian oinarritu da.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp