Corporate news

07/01/2009

Asmoz Fundazioa

Landarekiko sentiberatzea

Asmoz Fundazioak, Itsamendikoi - Prestakuntza, Laneratzea eta Landako eta Itsasertzeko Eremuen Garapenerako Zentro Integralaren eskariz, gazteei zuzenduriko CD-Rom bat ondu du, nerabeak baserri ingurumenaren garrantziaz sentiberatzearren. Juan Aguirre, Eusko Ikaskuntzako bazkidearen gidoiaz eta Dedo Multimediak burutua, produktu digital hau fikzio biziduneko egituran bermatzen da eta landa ingurumenak kontsumo ondasunen ekoizle, balio natural eta kulturalen erreserba eta aisia eta jolasaldi eremu gisa dituen aktibo nagusiak berrikusten ditu.

Máster en Igualdad

El Máster en Igualdad en Mujeres y Hombres es un título propio de la UPV/EHU gestionado por Asmoz Fundazioa.Su objetivo es formar Agentes de Igualdad, es decir, personal técnico capacitado para llevar a cabo y evaluar acciones dirigidas a conseguir la igualdad en los distintos ámbitos sociales. Esta figura profesional está contemplada en todos los niveles normativos como instrumento fundamental para el desarrollo de políticas efectivas de igualdad. De septiembre a junio, el máster se impartirá on-line y habrá siete sesiones presenciales.

Más información en http://berdintasuna.asmoz.org.

Gorbeialdea: unitate didaktikoa

2007an, Asmoz Fundazioak CD-Rom interaktibo bat egin zuen Gorbeialdea Landa Garapeneko Alkarterako, Bizkaiko eskualde horren landa ingurumena 8-10 urte bitarteko gazteei ezagutarazteko asmotan. Lan horren ildotik beste urrats bat eman da, gai berari buruzko unitate didaktiko bat liburu formatuan argitaratuz. 140 orritan, proposamen ludikoak eta hezkuntzakoak biltzen ditu liburu honek, Gorbeialdeko naturaren, ondarearen eta gizartearen eta bertako herrigune bakoitzaren ezagutzan sakontzera gonbidatuz. Asmoz Fundazioa arduratu da diseinu metodologikoaz eta koordinazioaz eta berak burutu du obra hau.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp