Maiatzaren 21ean, Bermeoko Arrain Azokaren X. ekitaldian, euskal baleazaleen gorazarrean Eusko Ikaskuntzak eta Kukuxumusu elkarteak diseinaturiko kamiseta aurkeztu zen.
"Arrantza" marrazkian euskal arrantzale batzuen eta bale baten arteko borroka erakusten da, ofizioko tresnak ere agertzen direla, zetazeo hori daukaten kostaldeko euskal herrietako harmarriekin batera. Horien ondoan, 1901ean euskal uretan harrapaturiko azken baleari buruz Benito Lertxundik hain ezagunak egin zituen bertso horiek ageri dira. Diseinuaren ideia Juan Antonio Apraiz bazkidearena da. Kamiseta hau Eusko Ikaskuntzaren dendaren bitartez jaso daiteke ( denda@eusko-ikaskuntza.org).
