Corporate news

04/01/2007

25. urteurrena

Martxoaren 26an, Eusko Ikaskuntzako lehenengo Bizkaiko Bazkideen Eguna egin zen Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Ekitaldi horretan Zilarrezko Intsignia ipini zitzaien erakundean 25 urtetik gorako antzinatasuna izan eta, era batera edo bestera, oraingo egitura lortzen lagundu duten bazkideei. Ekitaldian parte hartu zuten Xavier Retegi, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak; Jon Kortazar, Bizkaiko Lehendakariordeak eta Carmen Azkarretak, bazkide beteranoen ordezkari gisa. Era berean, Frederik Verbeke bazkideak hitz batzuk esan zituen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp