Basque songbook

Original title
KONBENI DIRAN
Standardized text
KOMENI DIREN
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Konbeni diran bertso berriak esplikatu al baniza,
aditutzea deseo duen bati eman diot itza:
baileak eta soiñu ederrak engañaturik gabiltza,
animarentzat (1) kaltean dator gure munduko bizitza.

II. Abenduaren lendabiziko goizeko zazpietan zen
tenplu santuan egondua naiz sermoi eder bat aditzen.
Jesusen llaga presiosoak astera noa berrizten,
zeruko aita, lagun zadazu entendimentua argizten.

III.Pekatariak artu dezagun dolorea biotzean
Jesusek zenbait sufritu zuen gugatik eriotzean.
Firme gabiltza faltatu gabe fede santuko itzean,
gero anima izan eztedin infernurako iltzean."
904;