Basque songbook
- Original title
- TXULUFRINA TA (Y) ARROSA
- Standardized text
- TXULUFRINA ETA ARROSA
- Songbook
- Cancionero Popular Vasco
- Publication year
- 1922
- Editorial
- BOILEAU
- Publication place
- BARCELONA
- Compilation place
- BAZTAN
- Compiler
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
Original text
I.Txulufrina ta (y) arrosa¡oy ori eder galanta!(bis)
Naparroako errege yaunak
egin omendu promesa (bis).
Iru seme dituelarik,
irurek bana (y) arrosa (bis);
etarik auta zuretzako da,
dontzella eder galanta.
II.Ilarra zaigu loratu,
orainik ez da lekatu;
ezkongaia zarelarikan
nari zaitugu koplatu (bis)
koplatu eta koplatu
saria bildu bear dugu (bis)
gu ere neskatxa gazteak gara
dotea bildu bear dugu (bis)
III.Zaia duzu lurreraiño
sederia erdiraino,
zu bezalakorik ezta sortu
Sevillatik onaraino.
IV.Zure andreak erranik
zurekin dela mandatu,
aspaldiko denbora untan
eztela zurekin egondu.
V.Agure ta erdi, ongi etorri,
jauna, berorren konpaini orri,
Espero gintuen eztaietara
erregina ta errege,
emezortzi kolanje, emeretzi priore:
eken guzien mantenitzeko egin beza fabore.
VI.Oina ttipi zapatapeko,
aztala xuri galtzetapeko,
eskuak ere konsagratuak
gure Jaunaren altxatzeko.
Ezkilak errepikatzen,
yendea zer den galdetzen:
emen eldu den apez yaun au
aingeruekin mintzatzen.
VII.Eman duzu nobleki
mundu guziak badaki,
zuk eman duzun diru unekin
eginen tugu tortxa bi.
Tortxak bear du aria,
ariak argizaria:
hamalau milla aingeruekin
paradisuan zar zaitezila.
VIII.Ematekotan emazu ,
bertzela ezetz errazu,
gu unela edukitzeaz
probetxurikan eztuzu
IX.Utzan utzan isillik
orrek eztin dirurik;
badieraman bolsa zagar bat
arri kiskorrez beterik;
unetakoan ekarriko din
zorri zuriz beterik.
Akio eta makio
lepezurra auts balekio;
ni barber mediku egin-artio,
sendatu ezpalekio."
