Basque songbook

Original title
BIETA SANTA CLARA
Standardized text
BIETA SANTA KLARA
Songbook
Ondarru, kantu, otoi, orru...
Publication year
1984
Editorial
KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
Publication place
ONDARROA
Compilation place
ONDARROA
Compiler
ZUBIKARAI, AUGUSTIN

Original text

1. Bieta Santa Clara
euskeraz argia
zu zera zeruetan
dontzella garbia.

2. Amaren sabeletik
zenduan grazia
munduan izateko
ejenplu bizia.

3. Alkargana baturik
arri koskortxuak
erreza oi zenduzan
errosariuak.

4. Amazazpi urtegaz
monja sartu ziñan,
monja sartuta ere
Clara izan ziñan.

5. Aita San Prantziskua
padrino arturik
esposa izan ziñan
aitamen ixilik.

6. Eskuetan dan dauka
gauzaren andia,
Kustorio batean
Jesusa bizia.

7. Aita san Frantziskua
organua joten,
amabi apostolu
zeruan kantaten.

8. Asisko konbentuan
zinduten ikusi
ikusi eta bertan
moruak igesi.

9. Berrogetamar monja
ditu janaritu
ogi bakar batekin
ta erdia gelditu.

10. Uso txuri ederra,
zeruan zer barri?
Zeruan barri onak
orain eta beti.

11. Monjen erregaluak
intxaurrak oi dira,
ai arek ere guztiak
bai piñak balira!"