Basque songbook
- Original title
- PORTUGALETE'KO ESTROPADAK
- Standardized text
- PORTUGALETEKO ESTROPADAK
- Songbook
- Ondarru, kantu, otoi, orru...
- Publication year
- 1984
- Editorial
- KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
- Publication place
- ONDARROA
- Compilation place
- ONDARROA
- Compiler
- ZUBIKARAI, AUGUSTIN
Original text
1.- Milla bederatzireunogeta bost urte,
Irallaren ogeia
señalatzen dute,
estropada ederrak
izanak dirate,
jokatu zan lekua
da Portugalete,
allegatu da ara
makiña bat jente.
2.- Club Deportibo Aurrera
Ondarroatarrak
erakutsi dituzte
txit mutil azkarrak,
arraunlariak ere
ez dirade txarrak,
asko bildurtu ditu
oien afarrak,
erri onetan oraindik
ba dira indarrak.
.- Bost traiñeru zirala
jokatutzekuak,
aditzen cinan zuen
ango juraduak,
iru zlran aurretik
ateratakuak,
Ondarru Portugalete
ta Santoñakuak,
markarik andienak
egin gurekuak.
4.- Zierbana ta Ondarru
ogeta zazpian
jokatzeko zirala
ondo ba zekian
guregana etortzen
bildurtutzen ziran,
orregaitik jarriak
dira atxakiak,
bestelanikan pozik
etorriko ziran.
5.- Gurekin jokatzera
animatzen etzan,
begira zeguenak
ala dute esan,
atxekia ugari,
orregatik ba zan,
Zierbanatar ori
deskalifika zan
ala esan izango
sendo egon ba zan.
6.- Zierbanak ukatu,
Sestao zan jarri,
bigarren premiua
eman zion ari,
asko gustatu zaie
Ondarrutarrari,
gogoz eman zioten
eskuak alkarri,
orregatik gelditu
ez da lotsagarri.
7.- Sestao, Zierbana
alkarren urrenak,
oiek ziran atzetik
jokatu zutenak
estropada onetan
ba ziraden lanak,
bigarren premiua,
dauka Zlerbanak,
baña Ondarrutarrak
jaso dituz famak.
8.- Gure kontra ba ziran
burla ta oiuak,
ez da esan bearrik
auzo errikuak,
ensaiuan asi ta
erretiratuak,
gu ez gera oraindik
ori eindakuak,
garialako mutil
petxu onekuak.
9.- Azkenengo estropada
emen egin zala
ogeitairu urte da
jokatua zala,
asaba zarretatik
datorren indarra
dantzatu da ederki
arraunaren pala,
jakin daizu oraindik
lengoak gerala.
10.- Estropada aurretik,
jokatu onduan,
desafiorik asko
aditu genduan,
premiuak atera
dituzte kasuan,
Errege jaunan kopa
orra nun daguan,
Club Deportivo Aurrera
Ondarroakoan.
1 1.- Kopa gurekin dago,
aurtengo urtian,
ta ondo gordetzea
saiatu gaitian
okerrik ez ba dogu
bien bitartian,
allegatuko gara
alako batian,
agur adiskidea
urrengo artian.
12.- Au sendo ba dakie
ingurutakuak,
txapeldunak gerala
Ondarruakuak,
orra amabi bertso
estropadakuak,
aurten Portugaleten
jokatutakuak,
oiek dira Burgoak
ataratakuak."