Basque songbook
- Original title
- BARATZEKO PIKUAK
- Standardized text
- BARATZEKO PIKUAK
- Songbook
- Cancionero Vasco
- Publication year
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Publication place
- DONOSTIA
- Compilation place
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
- Compiler
- AITA DONOSTIA
Original text
1. Baratzeko pikuak iru txurten ditu:Dantzan dabillen orrek ankak arin ditu.
Ankak ariñak eta buru ariñago,
Dantzan obeto daki artajorran baño.
2. Artojorrara nua lur berri-berrire;
Belarra jorratuta, artua sasire.
Orrako mutill orren dantzarako planta:
Zeiñ airoso dabillen ezkerreko anka.
3. Badakit baituzula bat eta bi ere;
Esperantza galdurik ez nago ni ere.
Ai, nere txiki pollit, txiki maite zaitut:
Atoz, zaldin gañera eramako zaitut.
4. Erdi bat izan ez, ta lau kuarto gastatu:
Mutill andrezaliak nekez aberastu.
Despeditzera nua asi duten lana;
Berdin ezta faltako emen zer esana."