Basque songbook

Original title
VERBUM CARO FACTUM EST
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OCHAGAVÍA
Compiler
NAPAL, D. SALVADOR, TRANS.

Original text

Coro: Verbum caro factum est, )
Maria beti Birjiña gandik.)bis

1. Nativitate gabea
Ollarrak kantatu zuenean,
Ama Semeak maiterik zauden
Bi beso sanduen artean.

Coro: Verbum...............

2. Kristo jin da mundura
Gu reskatatzera.
Disponi giten kristi-onak
Jesusen adoratzera.

Coro: Verbum...............

3. Jose txatarrak berotzen,
Maria tximuen edatzen;
Ordu artan ari omen ziren
Seme on baten trojatzen;
Seme on baten trojatzen eta
Jesukristoren bestitzen.

Coro: Verbum................

4. Orienteko erregeak,
Izarraz giaturik,
Adoratu zuten Jesus Jaungoikoa
Eta gizon eginik.

Coro: Verbum.................

5. Beleneko portalean
Portale famatua,
Zeren Kristo baitago sorturik
Gure Salbatzalea,
Gure Salbatzalea eta
Munduko Redentorea.

Coro: Verbum...................

6. Iru artzayak joan ziren
Beleneko portalera;
Ama Birjiña ikusi zuten
Bere Semea bularrean.

Coro: Verbum....................

7. Bigarren bisita
Iru Erregeak egin zuten;
Oro, inzienso eta mirra
Guziek ofrezitu zuten.

Coro: Verbum....................

8. Konsideratu bear dugu
Gure biotz guziarekin
Zer otza pasatu zuten
Jesus bere Amarekin.

Coro: Verbum....................

9. Ematekoz, eman zazu,
Emen den gauz karzu;
Portuan elurra duzu
Eta zanguak ozten zaizkigu.

Coro: Verbum..................

10. Nativitate gabean
Zeruak idiki ziran;
Etxe ontako etxeko-andria
Konserba bedi. Amen.

Coro: Verbum..................."