Basque songbook

Original title
UMOREAN NAGO TA
Standardized text
UMOREAN NAGO ETA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Umorean nago ta nai nuke kantatu,
Donzella eder orri zer zaion gertatu.
Dantzatik atera ta aurra egin baitu,
Dantzatik atera ta aurra egin baitu.

2. Elizondoko Zatonian boda zirenean,
Dama bat dantzatu zen dantzaren lenian.
Erlia geldi zegon bere kojoñian,
Airian gan zitzaion libratu zenian.

3. Matti Maixterreneko gizontto noblia,
Elizondon ura ute erregidoria.
Gau batez gan zitzaion atera pobria
Kapapian zuela presenta gordia.

4. Atia koxkox yo'ta presenta an utzi,
Deusere erran gabe goan da igasi.
Ez ote den bidian iñork ere kusi,
Galde'gin biar zayo senor Kasakusi.

5. Kapa sonbrilluarekin illian kordona,
Txokotxo arrabide da olango gizona.
Berdin barraiatu da nork taukan obreba,
Berdin barraiatu da nork taukan obrena.

6. Lekaroz ortan bada donzella garbirik,
Aur baten egiteko ez biar barberik.
Iñun al balin baute abarka satarrik,
Emani aski dute Kasakus bakarrik.

7. Lekaroz'ko erria, bordel iduria,
Aurrez beteko dute oi ospitalia.
Ezpazayo guardatzen oi kastidadia,
Ezpazayo guardatzen oi kastidadia."