Basque songbook

Original title
NORANAHI GOAN NADIN
Standardized text
NORANAHI JOAN NADIN
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
SARA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Noranahi goan nadin,
Ene bihotza zurekin.
Nehon ere eztut plazerik hartzen
Ene gazte lagunekin,
Non etzitudan ikusten
Zure begi ederrekin.

2. Ur'erreztun bat badut nik
Bere ederrez harturik...
Hura ikusi arteraino
Zure erhian sarturik,
Ene bihotzak ez du izanen
Oren-arte deskantsurik.

3. Maite zaitut bihotzez,
Erraiten daitzut bi itzez.
Sukar malinak harturik nago
Etzintuzkedan beldurrez.
Xarmegarria, senda nezazu,
Hil ez nadien xangrinez.

4.-Maite nauzula, diozu;
Nik ere maite zaitut zu.
Diozun bezen maite banauzu,
Elizan feda nezazu;
Elizan feda nezazu eta
Gero zuria nukezu.

5.-Zu elizan fedatzerik
Eztut gogoan pasatu.
Neskatxa baten tronpatzia
Niri ez baitzait bekatu.
Bertze bat ere egin nezake,
Nahi balitzaut fidatu."