Basque songbook

Original title
ONTZI BAT GALDU ZAUKU (Versión 2)
Standardized text
ONTZI BAT GALDU ZAIGU
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
SARA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Ontzi bat galdu zauku
Itsaso handian,
Berrehun pasajer
Juan tzen barnian.
Heien gora marraskak
Han ziren orduian,
Jaunari komendatuz
Azken orenian.

2. Untziko kapitaina
Oihuka ari zen,
Jende hoien salbatzeko
Baxetak non ziren.
Hiruetarik bia
Galduak baitziren,
Jende hoien salbatzeko
Bat baizik han etzen."