Basque songbook

Original title
TXIKI TXIKITIK
Standardized text
TXIKI TXIKITATIK
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Txiki txikitik aitak et'amak
Fraile ninduten lonbratu,
Bai eta ere estudiora
Salamankara bigaldu.
Salamankara nindoalarik,
Bidian nuen pensatu
Estudiante tunante bainan
Obe nuela ezkondu.

2. Ostatu xume polit batean
Gosez gelditu bainintzen,
Neska xarmant bat ari zitzaitan
Mahainean zerbitzatzen.
Begia kartsu, ezpaina lore,
Enekin aise mintzatzen.
Aingeru hori ordu berean
Ene bihotz barnean zen.

3. Hitz erdi batez maite nuela
Erran nion beharrira;
Bainan gaixoa, herabetua,
Ihes yoan zen kanpora.
-Ez ahal nuzu, izar ederra,
Kondenatzen ifernura!
Ez da sekulan ene gogotik
Histuko zure itxura.

4. Yaun zerukoak egin banindu
Zeruetako giltzari,
Orduantxe bai yakinen nuen
Atea nori edeki:
Lenik aitari, gero amari;
Gero anaiarreberi;
Azken orduan sekeretuxe
Neure maite politari."