Basque songbook

Original title
SUJET EDER BAT
Standardized text
SUJET EDER BAT
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Sujet eder bat deklaratzen dut
Gaztek ejenplo artzeko.
Amorioa zein den lanjeros
Gazterik uni lotzeko.
Izar eder bat autatu nuen
Ene besuen artzeko.
Bein biotzian sartu zait eta
Neke da andik kentzeko.

2. Oi amodio berri kartsua
Gaztien zoragarria!
Hamalau urte kunplitu gabe
Emana nuen fedia.
Geroztik hunat gomendatzen dut
Zeruko Jainko handia,
Nik haren baitan ezarri nuen
Ene esperantza guzia.

3. Amodiorik gabe dagonak
Penak zer diren ez daki;
Ni zorigaitzez aspaldi huntan
Atakatzen nau bortizki.
Kontsolatzeko ene maitia
Ardura nahiz ikusi;
Mundu hunetan hartarik urrun
Ez naiteke luzaz bizi.

4. Arrazoin duzu, ene maitia,
Ez gira luzaz biziko;
Zuk ni bakarrik utziz geroztik
Laster naiz tonban sartuko.
Behin maitatu zaitut eta
Ez zaitut astiatuko;
Ene biotzian sartua zira
Eternitate guziko.

5. Dudarik gabe aitaren ganik
Nik hori nuen merezi,
Zeren zaitudan guzietarik
Espos laguntzat berezi.
Desterraturik igortzen naute
Zure menetik ihesi
Zure ganako amodioa,
Nahiz arras gal-arazi.

6. Despeditzean abiatzen zaut
Begietarik nigarra.
Adios beraz betierekotz,
Oi ene maite bakarra.
Aparantziaz zuk ez zinuen
Enekin bizi beharra.
Jaun zerukoak txerka dezala
Zuk behar duzun senarra."