Basque songbook

Original title
KREATURAÑO BAT XARMEGARRIA (Variante)
Standardized text
KREATURATXO BAT XARMAGARRIA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
HAZPARNE
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Kreaturaño bat xarmegarria,
Dendari gazteño bat plazatik.
Haren larruak distiratzen du
Nola artizarrak zerutik.
Mutil gaztia ez daite parti
Lore xarmant'haren aldetik.

2. Lore xuri-gorri, talle xarmegarri
Gazte bruna ta propia:
Liberti zaite oneski, bañon
Guardia zure floria.
Iñork uste baño lañerusago da
Mutil gaztiaren malezia.

3. Mutil gaztia juaiten denian
Amuranteñoaren leihora,
-Xarmegarria, har nezakezuia
Memenpat zurekin barnera?
Zuri itzño bat deklaratu eta,
Nua berehala etxera.

4. Bas-erramuak ostuak berde,
Sasoi ororez kolore.
Neskatilla gaztek enaute maite:
Deliberatu dut fraile;
(Y)Oloroneko komendu batean
Nere begira baitaude.

5.-Ni maite nauzula, zuk omen diozu;
Nik ere maite zaitut zu.
Diozun bezen maite banauzu,
Elizan feda nezazu;
Elizan feda nezazu eta
Gero zuria naukezu.

6.-Zure elizan fedatzia
Nik ez dut egundaño pensatu.
Neskatilla baten tronpatzia
Neri etzerau, ez, bekatu.
Bertze bida ere egin nitzazke
Nai balire fidatu."