Basque songbook

Original title
ZERUKO ERREGIÑA
Standardized text
ZERUKO ERREGINA
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMAS
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Zeruko Erregiña ziñala
mundurako Enbajadea
aingeru batek ekarri zizun
esanik agur Maria.

II.Zugandik irikiko zala
zeruetako atea
penitenteen anparatzaile
(zerade) graziaz betea.

III.Espiritu Santuak
zer obra egin zuan
etzenduan zuk jakin
San Gabrielek esan artean
Jauna dago zurekin.

IV.Zeruak eskojitu zinduzen
serafinekin batean,
bedinkatea ziñadelako
Andra guztien artean.

V.Zugandik erremediatuko zala
Adanen pekatua,
bedinkatua izan dedilla
zure sabeleko frutua.

VI.Espiritu Santuaren obrarekin
gelditu ziñan kontentuz
zure erraietako odolarekin
formatu zuanean Jesus.

VII.Zugandik etorriko dala
gizon salbadorea
pekatarian igeslekua
zu zera Santa Maria.

VIII.Zure bitartez libratzen gera
deabruaren bendetik.
Jaungoikoaren Ama
erregu ezazu gu pekatariokatik.

IX.Semeak amari eskatu zion
Getsemaniko baratzan,
Ama, zuk ere eska zayozu
orain da eriotzako orduan. Amen.

X.Pekatari onak izatera
arren anima gaitezen
zeruan gloria guretzat
dago eternidadean. Amen."