Basque songbook
- Original title
- KRISTAU ONAK
- Standardized text
- KRISTAU ONAK
- Songbook
- Cancionero Popular Vasco
- Publication year
- 1922
- Editorial
- BOILEAU
- Publication place
- BARCELONA
- Compilation place
- OLAZTI/OLAZAGUTÍA
- Compiler
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
Original text
I.Kristau onak bear luke yaian-yaian pentsatuaste guztian zenbat bider egiten duen bekatu.
II.Bekatuak konfesatu, barkazioa eskatu,
gera Jaunaren mai-aurrean biotz samurrez auzpeztuz.
III.Kristau on bat il-orduan egiten da bi parte,
lenbizikoa obian datza aingeruak dei in arte.
IV.Anima ona ¿zer dakazu beste munduko berririk?
Umildadea, karidadea; Jauna, nik eztet besterik.
V.Oriek biek baldin baituzu, ezta besteren bearrik,
Jaungoikoaren yauregian bizi izateko poz-pozik.
VI.Aingerutxoak, ar zazute anima on au eskuti,
Paradisuan yarri zazute beste guztien aurreti."
