Konstituzio Zuzenbidean eta Nazioarteko Zuzenbidean klasikoak diren zenbait kontzeptuen gaineko paradigma berrien sorrera aztertzen du lan honek, hala nola subiranotasuna, Estatuaren lurralde integritatea, autodeterminazioa, sezesioa eta hirugarren estatuengandiko errekonozimendua. Erabakitzeko eskubidea oinarri hartu duten prozesuetan estatus politikoa aldatzeko titulu juridikoak zer-nolako garrantzia duen aztertuko da. Halaber, prozesu soberanistetan legitimitate printzipioak duen garrantzian sakonduko da; jurisprudentziaren eraginez sortutako printzipio honek giza eskubideen errespetuan, demokrazian, parte hartzean eta gobernu egokian ditu bere oinarri juridikoak.

Erabakitzeko eskubidea. Sezesioa. Autodeterminazioa. Galdeketa. Lurraldearen integritatea.