Piarres Lafitte bere eskutitzen bitartez. Euskalzaletasuna Iparraldean pizteko saiakera bat
Hernández Mata, Amelia
- Argitalpen urtea:
- 2000
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-4454
Laburpena
Piarres Lafitte euskaltzaletasunaren eragile nagusienetariko bat izan zen Iparraldean. Kultura lanabes bezala hartuz, euskal hizkuntza, antzertia, abestiak, geografia, Historia eta abarren ezagupena bultzatu eta sakonarazi zuen ikasle eta lankideen artean. Horrez gain, herritarren arazo ekonomiko eta sozialez ere arduratu zen, lumaz baliatuz baserritarrei aholkuak eskeintzeko. Ekintza horietan murgildurik, Euskalzaleak taldea sortu zuen bere kideekin; partidu politikoa izatera heldu ez bazen ere, behinik behin euskal talde kultural bezala aritzea lortu zuen mende honetako 30. hamarkadako Ipar Euskal Herrian.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu