Pertsona ospetsuak Espainiako emakumeentzako prentsako eta bihotzeko prentsako argitalpen digitaletan

Mediatika. Cuadernos de Medios de Comunicación, 18 [on line]

Ganzabal Learreta, maría; Meso Ayerdi, Koldobika; Pérez Dasilba, Jesús; Mendiguren Galdospín, Terese

Argitalpen urtea:
2020
Argitalpen tokia:
Donostia ; Leioa
Ezaugarriak:
BIBLID [eISSN 1988-3935 (2020), 18; 299-316]
ISSN:
1137-4462; eISSN: 1988-3935

pdf jaitsi

Laburpena

Hainbat motatako pertsona ospetsuak agertzea da Espainian bai emakumeentzako prentsak bai bihotzeko prentsak duten ezaugarrietako bat. Gure azterlanean, hautatutako aldizkarietan agertzen diren mota guztietako pertsona famatuak biltzen dituzten 16 aldagaiz osatutako kategoria multzo bat finkatu dugu. Zehazki, emakumeentzako bost aldizkari hauetako edizio digitalak hautatu ditugu: Vogue, Elle, Telva, Marie Claire eta Woman. Horrez gain, bihotzeko bost aldizkari hauetako edizio digitalak: Hola, Lecturas, Diez Minutos, Semana eta Pronto. Ezberdintasun nagusia telebistaren mundua da. Bihotzeko aldizkarietako protagonistak telebistaren munduko pertsona ospetsuak izan ohi dira: aurkezleak, laguntzaileak edo realityetako lehiakideak. Emakumeentzako prentsako pertsona ospetsu protagonistak, berriz, zinemaren mundukoak, errege-erreginen
familiakoak eta modaren mundukoak dira. Hala ere, batzuen eta besteen arteko mimetismoa gero eta nabarmenagoa da, bietan famatuei, edertasunari eta modari buruzko edukiak baitaude.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua