Notas sobre vida política y actividad social en Navarra desde el final de la Dictadura hasta las elecciones municipales de abril de 1931

Cuadernos de Sección. Historia-Geografía

Ferrer Muñoz, Manuel

Argitalpen urtea:
1992
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISSN:
0212-6397

pdf jaitsi

Laburpena

Orri hauetan ageri dira, gaingiroki bada ere, Erreinu Zaharrak Primo de Riveraren erorketaren eta Errepublikaren aldarrikapenaren arteko krisialdian ezagutu zituen gorabehera nabarmenenak. Lehen begiratu batez badirudi kointura hau aproposa zela foru erregimena berrosatzeko, neurri batean bedere. Kontestu honetan, azpimarra dezagun udal nafarrek Diputazioaren eta Estatuaren artean bultzatu zuten Komenio Ekonomikoa atzera bota zutela. Erreibindikazio hau izan zen udal nafarren helburu nagusienetako bat eta geldigabe oriotarazi zioten Foru Gobernuari, aurrekoen eginen aurreko protesta agertzeaz gainera, haien aurkako salaketa bidera zezala. Eskaini nahi den ikuspegian, panoramikoa izanik, alderdi politikoak nagusituko zaizkigun arren, adierazi ere egin ditugu garrantzizko juzkatu ditugun beste alderdi ekonomiko-sozial, erlijioso eta kultural batzu. Izan ere, ezin aipatu gabe utzi Galán kapitainak Jakan, 1930eko Abenduaren 15ean, buruturiko altxamendu iraultzaileak Nafarroan izan zuen oihartzuna eta, agerian nahiz izkutuan, saio harekin bat Agertu ziren langile erakundeen artean izan zituen ondorioak. Diputazioak burura emandako lanak azaletik adierazteaz gainera, Nafarroak erregimen monarkikoaren azken hilabete horietan bizi izan zituen gertakari garrantzitsuenak deskribatu ondoan, alderdi politikoak eta erakunde sozialak mugitzen ziren giroa aurkeztu dugu
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua