Merkataritza Zuzenbidearen eguneratzea eta eraberritzea: kapital-sozietateen Legea
Iraculis Arregui, Nerea
- Argitalpen urtea:
- 2010
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1137-1951
Laburpena
Merkataritzalegeriak izandako aldaketen ondorioz sortu diren koordinaziorik ezak, inperfekzioak eta hutsuneak gainditzeko helburuarekin, Kapital-Sozietateen Lege berria dugu. Lege horren bitartez, Espainiako kapitalsozietateen legerian bereizita zegoen arauketa tradizionala hausten da, sozietateei buruzko araudi guztia testu bakarrean bateratuz. Kapital-sozietateen mota desberdinen artean dagoen funtsezko batasuna azpimarratu nahi da. Modu horretan, kapitalsozietate guztietarako modu orokorrean, arlo desberdinen arauketa egiten da, eta kapitulu edo atal bakoitzaren barruan sozietate bakoitzaren berezitasunak jasotzen dira, beste testu batzuetara igortzea saihestuz.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu