Literatura
Urkizu, Patri
- Argitalpen urtea:
- 2002
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-8419-907-X
Laburpena
Euskal literatura ez da, eta are gutxiago Euskal Herriko Literatura uharte bat, zeren eta Europako mendebaldean, ?eta Euskal Herria bertan dago kokaturik?, ez dago literatur nazional isolaturik. Azken mende-laurdenean literatur produkzioa euskaraz asko igo arren, batipat narraziogintzaren arloan, ez da prozesu bera eman ez kalitatean ez eta irakurtzaileenean. Izpiritu kritikoa eskas ikusten da. Dena den, hemen aurkezten dira ikuspegi orokor eta iradokizunez beteak irakasleok: Marijose Olaziregi, ?literatur feministaren aldarrikatzailea?, Hegoaldeko euskal literaturaz ikuspegi orokorra emanez; Txuma Lasagabaster, ?maisuen maisu?, Euskal Herrian egiten den gaztelaniazko literaturaz mintzo; Jon Casenave & Lucien Etchezarreta, ?Iparraldeko ahotsak? bertan egiten den bai euskal bai frantses literaturaz ari; Ipar-Ameriketan euskal etorrizko pertsonaiez ingelesez egiten den literaturaz David Río, eta Vahan Sarkisian, ?ekialdeko enbaxadorea?, Detxepare armeniara nola itzuli duen adieraziz.>Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu